XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Giltzarriak / coulomba / pila elektrikoak / intentsitatea / korronte elektrikoa / karga elektrikoa / korrontearen efektuak //.

Hiztegiaren laguntzaz / elektroiak / etengailua / protoiak / pila / amperea / elektrolisia / generadorea / isolatzailea / hartzailea.

Zure koadernoan

1. Zer da igurtzizko elektrizazioa?.

2. Zer esan nahi du gorputz bat positiboki kargatzeak?.

3. Nola geratzen da kargatuta elektroiak irabazten dituen gorputza?.

4. Marraztu zirkuitu elektrikoa generadore, eroale eta hartzailearekin.

5. Gorputz batek karga positiboa duela esaten da: a) elektroiak irabazten dituenean, b) elektroiak galtzen dituenean, d) ez bata ez bestea.

Arrazoitu erantzuna.

6. Zenbait autok xaflatxo bat herrestan daramala ikusiko zenuen.

Zergatik herrestan?.

7. Giza gorputza eletroi eroale ona da.

Hau kontuan izanik, zer egin behar duzu plastikozko bi xafla elektrizatzeko?.

8. Zer da korronte elektrikoa?.

9. Zer behar da korronteak zirkuitu batean iraun dezan?.

10. Aipa itzazu korronte elektrikoaren eroale onak diren hiru gorputz.

11. Zer material erabiltzen dira isolatzaile gisa?.

Zergatik isolatzen dira kable elektrikoak?.

12. Zer efektu eragiten du korronte elektrikoak?.

Aipatu batzu.

Ebatzi

1. Eroale batetik 90 coulomb-eko karga pasatu da 5 minututan.

Kalkulatu korrontearen intentsitatea.

2. Zirkuitu batetik 2 ampere-ko korrontea pasatzen bada 4 minututan, kalkulatu zirkulatu duen elektrizitate kantitatea (karga).

3. Zirkuitu elektroniko batean 0,002 ampere-ko korronteak zirkulatzen du.

Kalkulatu 10 minututan zirkuitutik pasatzen diren coulomb-ak.

Egizu

1. Deskribatu lerro gutxitan nolakoa litzatekeen zure herria energia elektrikorik gabe.

2. Marraztu bonbila bat eta azaldu osagaiak eta berorien funtzionamendua.